PRIBATUTASUN POLITIKA

 

Euskadiko Administrazio Kudeatzaileen Elkargo Ofiziala da webgune honen titularra, eta hauek dira elkargoaren identifikazio datuak:

- Colon de Larreategui kalea, 26, 2. E solairua, 48009, Bilbo.
- G4811445P
- 944 233 307, paisvascogest@gestores.net

Aurrerantzean, “ENPRESA” gisa aipatuko dugu.


1 INFORMAZIOA ETA BAIMENA. 

Pribatutasun politika hau onartuta, erabiltzaileak adierazten du jakinaren gainean dagoela, eta adostasun askea, informatua, berariazkoa eta zalantzarik gabea ematen duela, web orri honen bitartez (aurrerantzean, “webgunea”) eman dituen datu pertsonalak ENPRESAK trata ditzan.


2 DATUAK EMATEKO BETEBEHARRA.

Webguneko inprimakietan emandako datuak, oro har, nahitaezkoak dira ezarritako helburuak betetzeko (eskatutako eremuan kontrakoa adierazten denean izan ezik). Beraz, ez badira datuak ematen edo ongi ematen ez badira, ezingo zaio erantzunik eman; hala ere, horrek ez du eragotziko webguneko edukia askatasun osoz ikusi ahal izatea.


3 ZERTARAKO TRATATUKO DIRA ERABILTZAILEAREN DATU PERTSONALAK ETA ZENBAT DENBORAN?

ENPRESAK helburu hauetarako tratatuko ditu webgunearen bitartez eman zaizkion datu pertsonalak:
- Erabiltzailearen eskaerak, gorabeherak edo kontsultak kudeatzeko, izapidetzeko eta erantzuteko, hark “Harremanetarako” inprimakiaren bitartez bere datuak eman baditu. Erabiltzailearen datuak helburu horrekin gordeko dira, hark tratamenduari aurka egin edo baimena kendu arte.
- Erabiltzaileei aldian behin jakinarazpen komertzialak bidaltzeko, baita bitarteko elektronikoen bidez ere, haientzat interesgarriak izan daitezkeen produktuei, zerbitzuei, promozioei, eskaintzei, ekitaldiei edo albisteei buruz, erabiltzaileak horretarako baimena eman badu dagokion egiaztapen laukitxoa markatuz, edo, hala badagokio, hark aurka egin arte edo baimena kendu arte.


4 ERABILTZAILEAREN ZER DATU DIRA? 

ENPRESAK erabiltzailearen datu kategoria hauek tratatuko ditu:
- Identifikatzeko datuak: izen-abizenak eta NANa.
- Harremanetarako datuak: posta helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa.
- Fakturazio datuak.


5 ZER LEGITIMAZIO DAGO ERABILTZAILEAREN DATUAK TRATATZEKO?

ENPRESAREN datu tratamendua erabiltzaileak eskatu zaionean eman duen baimenean dago oinarrituta, eta erabiltzaileak edozein unetan kendu dezake baimen hori. Hala ere, baimena kentzen badu, horrek ez du eraginik izango aurrez egin diren tratamenduen legezkotasunean.
Adierazitako helburuetarako lortu diren baimenak ez daude elkarrekin lotuta; hortaz, erabiltzaileak zilegi du horietako bat bakarrik atzera botatzea, eta horrek ez du besteetan eraginik izango.


6 ZER HARTZAILERI JAKINARAZIKO ZAIZKIO ERABILTZAILEAREN DATUAK? 

Erabiltzailearen datuak ez zaizkio beste ezein enpresari jakinaraziko, legeak horretara behartzen ez badu.


7 ERABILTZAILEAREN ERANTZUKIZUNA.

Erabiltzaileak:
- Bermatzen du 18 urte baino gehiago dituela, eta ENPRESARI eman dizkion datuak egiazkoak, zehatzak eta osoak direla eta egunean daudela. Horretarako, erabiltzailearen erantzukizuna izango da jakinarazitako datu guztiak egiazkoak izatea, eta eman duen informazioa behar bezala eguneratuta mantendu beharko du, haren benetako egoerarekin bat etor dadin.
- Bere gain hartuko ditu webgunearen bitartez eman dituen informazio faltsuen edo okerren gaineko erantzukizuna, eta bera izango da, halaber, horien ondorioz ENPRESARI edo hirugarren batzuei zuzenean nahiz zeharka eragindako kalte-galeren erantzule.


8 JAKINARAZPEN KOMERTZIALAK ETA PROMOZIONALAK. 

ENPRESAK, besteak beste, zenbait produktu, zerbitzu, promozio, eskaintza, ekitaldi edo albisteri buruzko jakinarazpen elektronikoak bidaltzeko tratatzen ditu erabiltzaileek emandako datu pertsonalak, erabiltzaileentzat interesgarriak izan daitezkeelakoan.
Erabiltzaileak ez badu nahi aurrerantzean ENPRESAK jakinarazpen komertzialak edo promozionalak bidaltzerik, zerbitzuan baja emateko eska dezake, helbide elektroniko honetara mezu bat bidaliz: paisvascogest@gestores.net.


9 ESKUBIDEAK ERABILTZEA.

Erabiltzaileak, edozein unetan, idazki bat bidal diezaioke dohainik Euskadiko Administrazio Kudeatzaileen Elkargo Ofizialari
–Colon de Larreategui kalea 26, 2E,48009, Bilbo helbidera–, nortasun agiriaren fotokopia erantsita, bere eskubideak erabili nahi baditu: datuetara sartzea, datuak zuzentzea eta ezabatzea, tratamenduari aurka egitea edo mugak jartzea, eta datuen eramangarritasuna eskatzea.
Gainera, interesdunaren ustez Euskadiko Administrazio Kudeatzailearen Elkargo Ofizialak ez baditu bete datuen babesari buruzko araudiak aitortzen dizkion eskubideak, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erreklamazioa jar dezake, helbide honetan: Agencia Española de Protección de Datos, C/ Jorge Juan, 6, 28001 Madrid.


10 SEGURTASUN NEURRIAK.

Euskadiko Administrazio Kudeatzailearen Elkargo Ofizialak une oro konfidentzialtasun osoz tratatuko ditu erabiltzailearen datuak, horiei buruzko sekretu eginbeharra gordeta, aplikatu beharreko araudian aurreikusitakoa betez, eta beharrezko diren antolamendu neurri eta neurri tekniko guztiak ezarriko ditu datuon segurtasuna berma dadin, datuak ez daitezen aldatu edo galdu, eta baimenik gabe tratatu edo eskuratu ez daitezen, teknologia zer egoeratan dagoen, bildutako datuak nolakoak diren eta alor horretan zer arrisku dauden kontuan hartuta.


Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies