ADMINISTRAZIO-KUDEATZAILEEN BALDINTZAK ETA BETEBEHARRAK

BALDINTZAK

Administrazio-kudeatzaile izateko, baldintza hauek bete behar dira:
  • Titulu eta kategorien elkarrekikotasuna ematen duen herrialdeko Espainian bizi den espainiarra edo atzerritarra izatea.
  • Adinez nagusia izatea.
  • Funtzio publikoak betetzeko ezgaitzen duen zigorrik jaso ez izana.
  • Eskatzen diren sarbide-probak edo Kontseilu Nagusi honek onartutako Administrazio Kudeaketako Unibertsitate Master Ofiziala gainditzea.
  • Exijitzen diren gaitasun-probak gainditzea.
  • Administrazio-kudeatzailearen titulua eskatzea.
  • Administrazio-kudeatzaileen edozein elkargo profesionaletan sartuta egotea.

BETEBEHARRAK

  1. Lanbidean araudiak betez jardutea.
  2. Izapidetutako gaiak jasota uztea, bulego bakoitzaren izaera espezifikoaren arabera, dagokion legeriak edo administrazioak ezartzen duen epean.
  3. Beren jardueraren inguruko agiri eta idazki guztietan jasotzea bere izen-abizenak, elkargoko kide direla eta zigilu profesionala, baita logotipoa ere, horrelakorik izanez gero.
  4. Uneoro betetzea balio eta eskubide konstituzionalak babesteko arauak.
  5. Aurretiaz beste profesional batzuen esku utzitako gaiak kudeatzeko baimena eskatzea, kontsiderazio-arauak betetzeko.
  6. Beren jardueragatik dakitenaren sekretu profesionala gordetzea.
  7. Beren prestakuntza profesionala etengabe eguneratzea.
  8. Erantzukizun zibileko poliza bat sinatu eta indarrean mantentzea, beren jarduna Estatutu Profesionalak aurreikusten duen moduan eta zenbatekoan bermatzeko.
  9. Beren bezeroei informazioa, laguntza eta aholkularitza ematea beren jarduerak ukitzen duen administrazio-prozedura eraginkortasun handiagoarekin gauzatzeko, uneoro jokatuz lehia askeko erregimenean.
  10. Pertsonalki jardutea lanean, inor tartean izan gabe, eta beren helbide profesionalari dagokion Administrazio-kudeatzaileen Elkargoan alta mantentzea.